XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Betiko atsedenian

Joan dan larunbateko egunkariak zekarren berria.

Lardizabal'dar Ana Maria, il da.

Jaunak deitu zion Beregana ta andre on arren arpegi goxo ta xamurra, betiko izkutatu zaigu.

¡Bete bedi Jaunaren naia!.

Urte batzuk ba-dira emakume ura ezagutzeko zoriya izan genduala.

Nere eliztar baten bear eta premiya txukatu ta estaltzen zebillela, lenengo aldiz berarekin itz egin nuan.

Emakume aren biotz zabal eta biguña, laguntz arretan zerbait nabaitu nuan.

Bonus odor Christi Jesukristoren goimaitasun usaia nere eliztar sendi arretan zabaldu zuana, gaur oso berritu da.

Berri samiña gaur jakin dutenian, sukaldeko ormatik zintzilika daukaten Arantzazu'ko Andre Mariari, bere animaren alde agurtza donea eskeñi diote.

Aurtengo Lourdes'ko peregrinaziyua zan.

Garagarrillaren lenengo eguna; larunbat arratsaldeko seiretan, plaza zabalaren eskubi aldetik dagon gaxo etxe luze arretan, gizonai apariya ematera zijoazen, eta buru egiten zuan lekaimeak, janaria onetsi nezala eskatu zidan Kristau egin bear ori bete ondoren, txoko batean, gomazko iru kurpiltxoko gurditxoan, burkorik gabe ta luze-luze etzanda, ogeita bost bat urteko mutillari auko txulora janaria ematen, Lardizabal'tar Ana Maria ikusi nuan.

Or, emen, nun nai on egiten bere bizia igaro zuan, eta andre arrek utzi duan bidean beste andre jarraitzalleak izan bitez.

Betiko atsedena emaiozu Jauna, andre orri; eta bere sendikoakiñ atsekabean bat egiten geradela, ARGIA bitartez agertzen degu.

USRREA.